lunes, 4 de febrero de 2013

iñauteriak

Inauteriak bereziki EUROPAN eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeka mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri bereziak dira, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira-giroa, gizarte ordena urratuz eta alderantzikatuz. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, barau eta beste pribaziozko Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hastearekin loturik.